domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO SCHOOL

Barria barnetegi bat da non, urte honetan, ekologiari buruz hitz egin dugu ingelesez. Otsailak 23-tik 27-ra, San Viatorreko 2ºB eta 2ºC klaseak Barrian egon gara.




Gauza asko egin ditugu han, jokoak, dantzak … Lehen egunean, adibidez, pistoladunera jolastu genuen gure eta gure irakasleen izenak (James, Anna.C, Anna. G, Oli, Ander eta Berta)  ikasteko. Bigarren egunean, gizon bat etorri zen energia mota desberdinei buruz, hitz egiteko…




Goizeetan dantzatzen genituen dantzak (Azonto eta Palance) asko gustatzen zitzaizkidan, irakasleak oso dibertigarriak zirelako. Gehien gustatu zitzaidan eguna, gauez pijamekin dantzatu genuenean izan zen. 




Garbi dago, ni Barriara berriro joango nintzatekela, oso esperientzia dibertigarri, interesgarri eta hezigarria izan delako. 

sábado, 14 de febrero de 2015

ETXE EKOLOGIKOAK

Etxe ekologikoak oso ideia ona dira hiriak edo herriak natura zaintzen hasteko. Gainera ez dira kaltegarriak animalientzat, ez landareentzat.

Esaterako, etxe hauek ura berrerabiltzen dute. Dutxatzen zaren ura, gorde egiten da, garbitu eta berriro erabili al duzu. Eguzki plakak ditu ere bai, ondorioz ez da hainbeste elektrizitatea erabili behar.

Iker Goikoetxea arkitektoak dioenez, etxe hauek egitea diru asko balio dute, baina denborarekin diru asko aurrezten duzu. Etxe hauek ez dira oso famatuak gure gizaterian, horregatik ez daude mota hauetako etxeak hirietan. Denborarekin, etxe hauek famatuagoak egiten ari dira eta Parisen mota hauetako etxeak ikusi ahal ditugu.

Garbi dago, beraz: etorkizunean etxe hauek hiri guztietan ikusiko ditugula natura zaintzen eta dirua aurrezten dituztelako.