jueves, 23 de marzo de 2017

16 URTE
Guztiok dakigunez, nerabezaroa aldaketen momentua da. Adin honekin konturatzen hasten gara gure bizitza asko aldatu dela txikiak ginenetik, gure pentsamoldea, gure sentimenduak eta gure inguruan dauden pertsonak, besteak beste. Gainera, momentu guztiak intentsitatearekin bizitzen ditugu, onak zein txarrak ere.
Kontuan izan behar dugu baita, 16 urterekin aukeraketa asko hartu behar ditugula. Alde batetik, batxilergoa egingo dugun ala ez, unibertsitatera joateko gogoa izanez gero, zer ikasi nahi dugun eta non. Horregatik, etorkizunean asko pentsatu behar dugu eta ideia guztiak argitu behar ditugu.
Horrez gain, gure ingurunekiko harremanak ere aldetzen dira. Gure kuadrilla osatzen hasten gara eta haiekin denbora asko pasatzen dugu. Familia, aldatzen den beste harremanetariko bat da, erlazioa helduagoa delako, baina beti salbuespenak daude.
Nerabeekin erlazionatuta, zenbait aurreiritzi egon dira azken urteetan. Jende askok pentsatzen du egin nahi dugun gauza bakarra mugikorrarekin egotea da, kontuan izan behar dute hori ez dela horrela. Egia da mugikorrarekin egotea gustatzen zaigula, baina ez denbora guztian. Beste aurreiritzi bat oso bihurriak garela da, eta hau pertsonaren arabera da, beraz gaizki iruditzen zait guztiok berdin ikustea.
Hau guztia aipatuta, argi geratzen da 16 urteak momentu berezi bat dela aldaketa asko daudelako gainera gure izaera sendotzen delako. Hori dela eta etapa hau biziki esperimentatu behar dugu segundo guztiak aprobetxatzeko.